Zertan ari dira gure ikasleak?

2024-3-19

Atzo arratsaldeko ikasleek magia gozatu zuten! Kidam magoa gurekin egon zen eta berarekin disfrutatu genuen!





 

2024-3-13

Atzo Ander Leonen hitzaldia entzutera hurbildu ginen.





 

2024-2-28

Goizeko ikasleak Bea Egizabalek egindako bakarrizketa ikustera joan ziren. "Magma mia" disfrutatu zuten!




 

2024-2-27

Eta hauek dira gure irabazleen idazlanak!

Gentzane Mazaira, A2

 

Kaixo, Olentzero eta Mari Domingi


Ez dakit nola den posible, baina nire opariarekin oker bat dago. Ez dut gogoratzen nire amaginarrebak hanka apurtzea eskatu dizuedanik. Badakizue egun erdiko lana daukadala eta horregatik niri tokatu zait amaginarreba zaintzea.

Nik uste dut urte honetan ondo portatu naizela. Pazientzia handiagoa daukat nire bikotearen familiarekin, etxe bat erosteko aurreztea lortu dut, eta gainera euskaltegian izena eman dut. Zer gehiago nahi duzue? Nik soilik telefono edo ordenagailu berri bat eskatu dizuet, nahiz eta orain nahiago dudan ordenagailua curriculum-a egiteko, lanaldi osoa bilatzeko eta horrela denbora guztia ez emateko amaginarreba zaintzen.

Bueno, espero dut nire kexa ulertzea eta hau akatsa izatea. Amesgaizto honek amaitu behar du, mesedez.


Gentzane


PD: Ezer ekartzen ez badidazue, pentsatu behar duzue karma existitzen dela...

 

 

Noelia Barragan, B1


Santurtzin, 2024ko urtarrilaren 15ean


Olentzero eta Mari Domingi agurgarriak:


Neure burua aurkeztuko dut ez nagoelako ziur dakizuen ala ez. Suposatzen da zuen lana dela, baina urte honetakoa eta gero zalantza handiak dauzkat.

Noelia dut izena eta Santurtzin bizi naiz. Gutun honen arrazoia zeuen buruari galdetzen badiozue, oraintxe bertan azalduko dizuet.

Ezer baino lehen oso ona izan naizela eta Ainhoa andereñoa nirekin oso pozik dagoela esango dizuet. Beraz, gertatu zaidana, ezinezkoa dela uste dut. Joko-arauak aldatu badira, esadazue mesedez, bestela ez dut inoiz oparia lortuko.

Gutuna idatzi nuenean, soilik gauza bat eskatu nizuen, eta hori euskara ondo jakitea zen. Hori bakarrik! Eta zuek? Zertan ari zarete? Ura gasifikatzeko makina bat ekarri didazue!

Honezkero nire konfiantza osoa galdu duzue eta inoiz ez dizuet jateko ezer utziko!

Agurra idatzi aurretik ideia pare bat esango dizuet ea banaketa hobetzen duzuen:

Alde batetik, ardoa uzteko eskatu nahi dizut mesedez, Olentzero, abenduan gutxienez; bestela datorren urtean berriro nahastuko zarete.

Bestetik, komeni zaizue Santari aholkuak eskatzea, mesedez. Hark ez du inoiz akatsik egite.

Bukatu baino lehen, nire oparia nori eman diozuen jakin nahiko nuke.

Adeitasunez, agur.


Noelia Barragan

 

 

Javier Lolo, B2

 

Olentzero agurgarri hori:


Gutun honen bidez ekarri dizkidazun opariekin ados ez nagoela adierazi nahiko nuke. Dakizunez, aurten jo eta ke ibili naiz lanean nire familia aurrera ateratzeko., horrexegatik, jai hauek irrikaz itxaron nituen merezi nuen oparia lortzeko, baina hori ez da gertatu. Hau ezustekoa! Abenduaren 25ean ohetik altxatu nintzenean luxuzko etxe bateko eskriturak nituen zuhaitz azpian.


Hori ez da gertatzen den lehen aldia, duela 6 urte ikatza eskatu nizun, gure etxean txiroak garelako eta ez dugu neguan berogailua pizten aurrekontutik at dagoelako. Horrexegatik ikatza eskatu nizun, baina zuk auto berri bat ekarri zenidan. Momentu hartan ez nion garrantzi handirik eman, azkenean Lamborgini hori saltzea lortu baikenuen, eta diru horrekin gaur arte mantentzea lortu dugu.


Baina aurtengoa ezin dizut pasatu, eskatu nizun maila-igoera lanean soldata hobea izateko, eta eman didazuna beste gastu handiagoa izan da: 400.000 000 € ko luxuzko etxea, hori bai urte bateko gastuak ordainduta ditu, eskerrak! Agian, futbolari batek eskerrak emango lizkizuke, baina nik ezin dizkizut eman bi arrazoirengatik: lehena bere prezioa da, hain da garestia, ezen ezin dudan saldu. Bigarrena logikoa da, orain daukadan etxea mantendu ezin badut, nola mantenduko dut nirea baino 1000 aldiz hobea den etxe bat? Egia da urte bateko gastuak ordainduta daudela, baina oraindik bizitza osoa geratzen zait, eta nire seme-alabei ere bai. Etxe hau mantentzeko nire bizitza eta nire seme-alaben bizitzako soldata osoa beharko genuke: soilik argindarrean 1000000 euroko gastua baitago.


Horregatik guztiagatik eskatzen dizut etxe honekin zuk geratzea eta eskatu nizuna ekartzea; bestela, epaitegietara joango gara. Nire abokatuekin hitz egin dut, eta irabaztekoak dauzkat; beraz, zeuk pentsatu. Urte osoa daukazu aldaketa egiteko, burutu ezean badakizu nora joango zinatekeen.


Aurretik eskerrak emanez nire gutuna irakurtzeagatik, zure erantzuna jasotzeko irrikaz,


Javier

 
Silvia de Cabo, C1
 
 

Olentzero eta Mari Domingi agurgarriak:


Gaur goizean zuek utzitako opariak ireki ditugu. Sekulako ustekabea izan dut ohiko pilota ikusi dudanean, ez da nik eskatutakoa. Hori da merezi dudan guztia? ez dut uste.

Urte honetan zehar egoerari eusteko ahalegin handia egin dut. Ondo dakizuenez, badira pare bat urte arreba nire bizitzan sartu zitzaidanetik. Une horretan nire gainbehera hasi zen. Lasaitasunez betetako gauak negarrek eten dituzte, gurasoek ez didate hainbeste kasurik egiten eta opari eta arreta guztia neskatila kakati eta jasanezin horrentzat dira. Eta ni hemen, etxeko bazter batean, egongo ez banintz bezala, gertatzen den guztia isilpean ikusten. Gainera, Gabonak hasi baino lehen amari berriro haurdun dagoela entzun nion, apirilean beste mutil bat izango dugula familian. Baina ez al daukate nahikorik nirekin? Errege bakarra egon daiteke etxe bakoitzean, eta ez dugu printzerik behar.

Aurreko urteotan Gabonetako zuhaitzaren azpian niretzat ziren opari mordoa egoten zen. Zuek nire portaera eredugarria baloratzen zenuten. Aurten, aldiz, nitaz ahaztu zarete. Zuengan jarritako konfiantza desagertu egin da, nire desioak bete ez dituzuelako. Azpimarratu nahi dut betidanik izan dudala gurasoekiko jarrera leiala, beti paseo bat emateko edo mendira joateko prest, maitekorra, txukuna eta formala. Nola da posible zuek meritu horiek aintzat ez hartzea? Pasa den astean amak aitari ile luzeegia neukala esan zion, kaltegarria izan zitekeela. Ondorioz, ileapaindegi madarikatura eraman ninduten, nire iletxoa etxeko arazorik larriena izango balitz bezala. Horrekin guztiarekin ez al dut zerua irabazi?

Egoera okertu ez dadin gogoraraziko dizkizuet eskatutako opariak: lehenengoa, koloretako argiak dituen pilota bat; bigarrena, nire logela propioa berreskuratzea; hirugarrena, gurasoen arreta guztia neureganatzea. Ez dut aiton-amonekin bolada bat pasatu nahi amak proposatu duen moduan.

Bizimodu desegonkor hau aldatzen ez bada, neurriak hartuko ditut: txikia nintzenean bezala, txiza etxeko bazter guztietan egingo dut; hurrengo Gabonetan zuhaitza suntsituko dut eta mahaian utzitako janari guztia jango dut. Zin dagizuet!

Argi gera dadila, txakur gizajoa naiz ni!


Egilea: Silvia de Cabo.

 

2024-2-21

Gabonak pasa eta gero gure ikasleek kexa-gutun bat idatzi zieten Olentzero eta Mari Domingiri. Hauek izan dira txapelketaren irabazleak!!

 

                                        A2: Gentzane Mazaira


                                            B1: Noelia Barragan


                                            B2: Javier Lolo

 


 C1: Silvia de Cabo


2024-2-16

Goizeko ikasleekin Inauteriak ospatu ditugu! Ikasle batzuk mozorrotu eta gero, sari banaketa eta txokolatada egin dugu!



 

2024-2-3

Gure A1eko ikasleek gure herria ezagut dezazuen ibili dira lanean. 




 

2024-1-2

Sexu harremanak gaur egun


 

2023-12-25

Ikasleek ere Urte Berriko Jainkoari lagundu diote eta haiek egingo dutena azaldu diote. Dena ospatzeko gosari ederra egin dugu!








 

2023-12-25

Urte bukaera berezia izan dugu Santurtziko euskaltegian. Komikietako heroiak hurbildu zaizkigu 2024a urte euskalduna izaten laguntzeko.




 

2023-12-22

San Tomas egunean ikasle batzuk Bilbora joan ziren, baina beste batzuek bisita gidatua egin zuten Santurtziko Itsaso Museoan.





 

2023-12-22

Talde batzuek asteazken eta ostegunean bukatu zuten urtea ginkana batean parte hartuz eta proba guztiak gaindituz.






 

2023-12-5

Goizeko ikasleak Casa Torren dagoen erakusketa ikustera joan dira. 




 

2023-11-29

Goizeko ikasleekin Gernika parkera joan ginen, han, Udal Euskaltegiko ikasleekin gai batzuei buruz mintzatu dira. 




 

2023-11-29

Euskararen eguna ospatzeko, arratsaldeko ikasleek euskaltegian prestatutako Berbodromoan parte hartu dute. 




 



 

2023-06-26

Gaur Santurtziri buruzko historia gehiago ikasi dugu, B1eko ikasleak Santurtzi Itsasoa Museoa bisitatzera joan dira. 





 

2023-06-22

Azken eguna ospatzeko A2ko ikasleek merendola bat prestatu zuten!

 



 
2023-05-23
 
YOGA TAILERRA
 
Santurtziko A2ko ikasleak Yoga tailerra egitera joan ziren.
 
 


 
2023-02-15
 

TOSTADA EGUNA

Tostada eguna ederra horixe!

Goizean eta arratsaldean aritu ginen tostada txapelketa egiten eta hainbat jolasetan parte hartzen.

Hona argazkiak.

Goizeko irabazleak:


 



Arratsaldeko irabazleak:





 
2023-01-11
 
Beste hainbat ekintzaren artean, Xaribari euskaltegiko 27. taldeak argazki-lehiaketa antolatu zuen.
Jarduera itxia izan zen, gelakideontzat soil-soilik.
 

Mila eztabaida, bi mila proposamen, hiru mila ariketaren ondoren, hauxe da emaitza.
 
Txapelduna Marga Morales ikaslea izan zen: "Itsasoko izarra". Zorionak!

 
 
 
 Aurkeztutako gainontzeko argazkiak hauek izan ziren, eskerrik asko guztiei:
 
"Zerua haserre"

"Zerua eta portua"
 
"Udazkena"
 
 "Udazkena heldu da"
 
"Santa Eufemia baseliza"
 
"Sagrada familia"
 
"Lainoa aterpetxean"
 
"Katuen bilera"
 
"Ipuin-etxetxoa"
 
"Eguzkiaren argia"
 
"Egunsentia"
 
"Bizitza"
 
"Betiko autoa"
 
"Basoan II"
 
"Basoan I"
 
"Baserria II"
 
"Baserria 1"
 
"Arboleda"
 
"Ainguraketa"

 
2022-11-14
 
Gure ikasleak ere euskaldirako prest!! 
 








 
2022-06-18
 
Goiz zoragarria C1eko eta B1eko ikasleekin!
 
 






 
 

2022-06-08
 
 Ikasleak gaurko mintzodromoan! 
 

 
 

 
 


 
 2022-06-01
 
C1eko ikasleak SKA ezagutzen! 
 
 



 
 
2022-05-09
 

  Egunean Behinen azken irabazleak! Zorionak Esther eta Bego!!
 
 
2022-05-05

 
Zorionak Sarai!! Ikasleen buletineko zozketaren irabazlea.
 
 
 
 
2022-03-07

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aste honetako Egunean Behin irabazlea lekukoa eta ikaskideekin batera. Zorionak!!!!
 
 
 
2022-02-28
 


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zorionak Mikel!!! Aste honetako Egunean behin irabazlea.
 
 
 
2022-02-25
 


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Celso Egunean Behinen hirugarren irabazlea dugu. Zorionak!!! Lan bikaina zurea.
 
 
 
2022-02- 19
 

 Maru izan da Egunean behinen lehengo irabazlea. Zorionak!!!!!

 
2022-02-04
 Gaur Agate Deuna bezpera dugu. Euskal Herriko kaleetan martiari koplak kantatzeko eguna. Horretan ari izan dira Xaribariko ikasleak gaur goizean.



 
 
 
2022-01-28
 
Berriro hasi gara Egunean behin jolesean. Astero irabazle bat egongo da eta korrika saria lortuko du.
Anima zaitezte eta parte hartu!!
 
Egunean Behin jokoko "AEK Santurtzi HitzEKIN" taldean parte hartu nahi? https://eguneanbehin.app.link/4mOc4fDdanb
 
2021- 11- 17
 
Atzo Euskal Herriko ijito herriaren eguna izan genuen. Roberto eta Paulino ikasleek euren herriaren jatorria, historia, ohitura eta musika azaldu digute.
ERROMINTXELA eta Kalo hizkuntzaz aritu zaizkigu eta eurekin batera kantuka bukatu dugu.Gainera, hain bereizgarri dituzten txaloak jotzen ere irakatsi digute.
GORA MUNDUKO HIZKUNTZAK ETA KULTURAK!!! 
 
ESKERRIK ASKO Roberto eta Pau, arratsalde zoragarria gaurkoa.
 
2021-05-07
 

 
2021-04-12

SANTURTZIKO IKASLEAK LEHIA BIZIAN

 Lehiaketa amaitu da eta harrera arrakastatsua izan du. Hona hemen aste bakoitzeko irabazleak:


 






ZORIONAK 

 

GUZTIOI!!!



 2021-02-01

SANTURTZIKO IKASLEAK LEHIA BIZIAN 

Egunean Behineko azken denboraldiak harrera ona izan du gurean . Dagoeneko 80 partaide baino gehiago batu dira taldera, baietz hurrengo asterako 100 izan! 
 


 2021-01-25

C2ko IKASLEEN IRUZKINAK 

Gure euskaltegiko C2 mailako ikasleek honako iruzkin hauek idatzi dituzte blog honetan argitaratzeko:











🎶 "Ez negar egin, gu elkarrekin" 🎶 eitbko maratoia

    Hainbat ikaslek eta irakaslek parte hartu dute aurtengo eitbko maratoian. Horretarako  "Ez negar egin, gu elkarrekin" kanta abestu ez ezik, bertso batzuk ere sortu dituzte

 




 




Zuek bai artistak! 👏 👏 👏 👏 👏 👏

 

2020ko abenduaren 18a

Rialia museora bisitak

    Azaroan zehar ikasleek eta berbalagunek Portugaleteko Rialia museoan bisita gidatuak egiteko aukera izan zuten. Bertan, erakusketa egonkorra, Ezkerraldeko industriaren ingurukoa, eta Roberto Zalbidea margolariarena ikusi ahal izan zituzten.


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2020ko irailaren 8a

Udan zehar gure ikasleak buru-belarri aritu dira euskara ederto ikasten. Baina, horrez gain, lagunak egin, gozatu eta kulturan zein musikan murgiltzeko aukerak ere izan dituzte. 

Horren adibide daukagu abuztuaren 24an Juanjo Abaden eskutik antolatutako kontzertu didaktikoa.

Bertan, hainbat musika tresna ezagutu, azalpenak entzun eta musikaz gozatzeko aukera ederra izan zuten gure ikasleek.

Eskerrik asko, Juanjo!


 

Eta, ikusten duzuenez, segurtasun neurriak ederto bermatuta, jakina!

Ez zen plan txarra izan, ezta?



2020-07-30

Xaribariko ikasleek parte hartu dute udako AIZU aldizkarian, Ika-mika atalean. Hauek izan dira parte hartzaileak: Idoia Nuñez (1), Maitane Fernandez (2), Iñaki de la Cruz (3), Ixone Anabitarte (4), Celso Urbina (5), Gabriela Martinez (6), Miren Diaz (7) eta Alazne Ovejero (8). Eskerrik asko guztioi!!  



Hauxe da luzatutako galdera: "Zer moduz moldatu zarete euskara-eskolak etxetik jarraitzen?"

Klikatu hemen artikulua irakurtzeko

 

 




 




 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina