Sarrera

- Santurtziko euskaltegia 

Larrarte anaiak 18, behea (metrotik minutu batera) 

santurtzi@aek.eus 

607 515 720 / 688 738 672 

 



METODOLOGIA:


  •  AEKk hizkuntzaren gainean duen ikuspegia hoberen adierazten duen hitza “erabilera” da (edo “komunikazioa”).
  •   Jarduerak aukeratzerakoan ikasleak izango dira abiapuntu; horretarako ikasleen gustuak, beharrak eta nahiak aintzat hartuko dira.
  •    Era berean, ikasleari bera dela ikas-prozesuaren arduraduna adierazten diogu. Azken batean, irakaslea eta ikasleak prozesuaren gidariak dira eta denak prozesuaren erantzule. Horrez gain, irakasleak aholkulariaren zeregina ere beteko du.
  •   Bestalde, irakasleak etengabe ebaluatuko du ikasleek helburuekiko duten lorpen maila. Hartara, aurrerapausoak ikusteko, ebaluazioa eta autoebaluazioa bultzatuko dira.
  •    Hizkuntza gune desberdinetan erabili ahal duela ikusaraziko zaio ikasleari.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina